Idomeniko errefuxiatuen patua, Behatokiaren txostena eta Tina Modotti argazkilaria

Bilbo Hiria Irratiko esatari Takbar Haddi ekintzaile sahararrari Bilbon egindako harreraren nahiz larunbaterako LAB sindikatuak deitu duen mobilizazioaren berri ekarri dugu irratien tartera.

Audio_placeholder

Idomeniko errefuxiatuen patua, Behatokiaren txostena eta Tina Modotti argazkilaria

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin tertulian murgildu gara, eta Idomeniko kanpalekua hustu ondoren, errefuxiatuei geratu zaien egoeraz hausnartu dugu. HIzkuntza Eskubideen Behatokiak 2015eko txostenaren Ipar Euskal Herriko atala aurkeztu du gaur Baionan, elkarrizketaren tartera Garbiñe Petriati batu da eta txostenaren ingurukoak aipatu dizkigu. Kultur sormenen tartean, Halabediko Jon Aranburuk Irantzu Pastor argazki kolaboratzailearekin hitz egin du eta Tina Modotti argazkilariaren berri ekarri digute. Amaitzeko, Erain Debagoienak larunbat honetan egingo duen lipdubaren berri izan dugu Txapa irratiko lagunek Maialen Madariagari egindako elkarrizketari esker.