127 km, 85 metro luze diren 247 dorre elektriko... eta herrien kontrakotasuna

2011ean aurkeztu zuen Red Eléctroca Españolak Nafarroako Deikaztelu eta Gipuzkoako Itsaso herriak lotuko lituzkeen goi tentsioko proiektua. Segituan eragiten dien herri eta kontzejuek goi tentsioko linearen kontrako mozioak onartu zituzten, ordea gobernuen aldetik erantzunik ez zuten jaso. Legealdi berrian antzeko mozioak onartu dituzte herri hauek. Gaia jorratu dugu Eneka Maiz Etxarri Aranazko alkatearekin.

 

Audio_placeholder

127 km, 85 metro luze diren 247 dorre elektriko... eta herrien kontrakotasuna

Loading player...
Autopista elektrikoaren irudikapena
Autopista elektrikoaren irudikapena

Energia elektrikoko 2015-20 garraio sarearen planean agertzen da Espainia eta Frantzia arteko autopista elektrikoa, eta aipatutako datuekin "inolaz ere ez da herrien energia beharrak asetzeko izango" salatu du Eneka Maizek. Alderantziz, "ingurugiroari eta tokiko ekonomiari kalte besterik ez dio egingo".