Espetxeetako protestak, Añorgan euskaraz bizitzeko aukera eta haurrentzako ipuinak

Oiartzun irratiko Alazne Etxeberriaren eta Oarsoaldeko Hitzako Urko Etxebesteren eskutik, Oarsoaldeko berri jaso dugu gaurko irratien tartean.

Audio_placeholder

Espetxeetako protestak, Añorgan euskaraz bizitzeko aukera eta haurrentzako ipuinak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Oihana Etxebarrieta 'Bilgune kontari'-ren errepasoa egin digu, bereziki, Fresneseko espetxean isolamenduan dagoen Itziar Morenoren eta haren kideen borrokaldia aipatu du. Gaur hasi eta igandera arte Aiaraldean abian izango den Jalgi dinamikari buruzkoak ekarri ditugu Info7 irratitik eguneko adierazpenen tartera. Elkarrizketaren tartean, Asier Azpirozekin eta Beñat Gaztelumendirekin hitz egin dugu 'Añorgan euskaraz bizi nahi dugu' dinamikaz. Radiokulturako lagunen eskutik Gexan Alfaro eta Pantxika Erramusperen ipuin bilduma ezagutu dugu. Amaitzeko, 'Olatu bat daukat sabelean' ipuinaz Miren Amurizak Txapa irratian esandakoak ekarri ditugu gurera.