"Argazki historikoa erabakitze eskubidearen alde Goierrin"

"Urteak ziren hain sindikatu ezberdinek ekimen bati elkarrekin horrelako babesa adierazten ez geniola, eta guztiok batera agertuta". Halaxe aitortu digu CAF enpresako LABeko delegatu Iban Pajares Irazuk. Ekainaren 5ean izango diren herri eta eskualde galdeketei babesa adierazi diote Goierriko enpresa nagusietako langile batzordeek. LAB, ELA, CCOO, UGT, ESK eta USO sindikatuak elkartu dira.

Audio_placeholder

"Argazki historikoa erabakitze eskubidearen alde Goierrin"

Loading player...
Beasaingo Igartza jauregian egindako agerraldia
Beasaingo Igartza jauregian egindako agerraldia

Lan munduak eman dio oraingoan bultzada ekainaren 5ean Goierrin izango den erabakitze festari. Alabaina, Goierriko galdeketari ez ezik, Debagoienan, Azpeitian, Aramaion eta Ispasterren egun berean deituta dauden galdeketei babesa adierazi diete; "eta etorriko diren guztiei, animatu nahi ditugu denak" esan digu Pajaresek. Erabakitze eskubideak duen garrantzia azpimarratu eta horrekin egin dute bat. Ez soilik lurralde egituraketaren inguruan, "bizitzako alor guztietan aplikatu behar da erabakitzeko ahalmena". Pajaresek adibide bat ere aipatu digu, puri-purian dagoena: "Arcelorrek erakutsi digu erabakia zenbat eta hurrunago hartu, ondorioak kaltegarriagoak direla. Guk langileon eskubideen erabakietan parte hartu nahi dugu, Euskal Herritik".