"Hiztun komunitateen arteko trukaketa lanak norbera ere indartzen du"

Garabideren izenean, Xan Aireren eta Karine Etxeberriren iritzia izan dugu entzungai.

Audio_placeholder

"Hiztun komunitateen arteko trukaketa lanak norbera ere indartzen du"

Loading player...
Karine Etxeberri eta Xan Aire
Karine Etxeberri eta Xan Aire

Munduko hizkuntza gutxituekin izandako harremanak aipatu dituzte, hasteko, Etxeberrik azaldu du Kaledonia Berrian hizkuntza askoren arteko kudeaketa zaila dela, baina urtean behin hizkuntza komunitate guztiak kantu txapelketa batean biltzen direla. Airek, berriz, bretainieraren aldeko 'ar Redadeg' dinamika nabarmendu du, ohituak gauden Korrikan baino jende gutxiagok parte hartu arren, oso hunkigarria izan zela lehen edizioa. Ipar Kataluniako kasuan, berriz, herritarren mugimenduari esker katalana koofizial izendatu dute, Aireren ustez, nahi bada posible dela erakusten du horrek. Hargatik, beste komunitateen esperientzietatik ikastea aberasgarria dela ondorioztatu dute.