Barnekaldearen eta kostaldearen arteko oreka bermatzeko tresna izango da elkargo bakarra

Ipar Euskal Herriak elkargo bakarra osatzeko bi baldintza bete behar zituen. Herrien erdien oniritzia jasotzea eta biztanleen erdia horietan bizitzea. Aste honetan biak bete ditu. Honenbestez, 2017an Ipar Euskal Herriak elkargo bakarra izanen du.

Audio_placeholder

Barnekaldearen eta kostaldearen arteko oreka bermatzeko tresna izango da elkargo bakarra

Loading player...
Baterak lau elkarretaratze antolatu zituen apirilaren 2an hiri elkargo bakarraren alde. ©Batera
Baterak lau elkarretaratze antolatu zituen apirilaren 2an hiri elkargo bakarraren alde. ©Batera

Honen bitartez, Udalen lankidetzarako erakundeak zazpi ataletan izango du esku hartzea: ekonomian, lurralde antolaketan, garraioan, ingurumenean, kulturan, hizkuntzan eta arlo sozialean. Gaur, Kalegorrian saioan, aurrekaririk gabeko mugarria supatuko duen elkargo bakarraz galdetu diogu Batera plataformako Nicolas Blaini.