Euskara eta arrazakeria, gazte langileak prekarietatearen aurka eta Friedrichen margolanak

Kukutza eraitsi zuteneko istiluengatik auzipetutako lagun ia guztiak absolbituta, auzipetuen abokatu Iñaki Carrorekin hitz egin du 'Hizpide' magazineko Xabier Monasteriok irratien tartean.

Audio_placeholder

Euskara eta arrazakeria, gazte langileak prekarietatearen aurka eta Friedrichen margolanak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Aitor Kaltzakorta eta Nora Salbotxekin tertulian murgildu gara, eta euskararen defentsaren izenean aspaldi honetan agertu diren diskurtso xenofoez aritu gara. Apirilaren 29rako eta 30erako prekarietatearen aurka egiteko deia egin du gazte langileen mugimenduak eta bertako kide Ander Bilbaorekin hitz egin dugu. Kultur sormenen tartean, Halabediko Jon Aranburuk eta Alba Fernandez arte kolaboratzaileak Caspar David Friedrichen artistaren 'Laino itsasoaren gainean alderrai' obra aipatu digute. Amaitzeko, Amaia Agirianok adimen handiko seme-alabez Txapa irratian esandakoei egin diegu lekua.