Zaldibiako eraldatze gunea irekitzeko eskatu dute Goierriko hainbat baserritarrek

Aurreko Aldundiaren ekimenez, nekazariek eta abeltzainek beren produktuak eraldatu ahal izateko zentro bat eraiki dute Zaldibian (Gipuzkoa). Azpiegitura eta makinak prest daude, baina Goierriko baserritar talde batek salatu duenez, EAJk gobernaturiko Aldundiak “ez du berau martxan jartzeko borndate politikorik”.

Audio_placeholder

Zaldibiako eraldatze gunea irekitzeko eskatu dute Goierriko hainbat baserritarrek

Loading player...
Aitor Kerejeta Lizarazu, Goierriko baserritar gaztea.
Aitor Kerejeta Lizarazu, Goierriko baserritar gaztea.

Proiektu berritzailea eta aitzindari da Zaldibiako eraldatze gunea, besteak beste, “bide industrialari heldu gabe”, kontserbak, esnekiak, zukuak, eztia eta beste produktu batzuk eraldatu eta ontziratzeko balio dezakeelako. Honetaz guztiaz hitz egin dugu Kalegorrian saioan, Ander Kerejeta Lizarazu baserritar gaztearekin.