Galdeketen loraldia

Ekainean Ispaster, Azpeitia, Debagoiena, Bakaiku, Dima eta Goierrin etorkizunaren inguruko galdeketak antolatuko dituzte. Datorren urtean ere gehiago izango dira. Goierrin emandako prozesuaz galdetu diogu Larraitz Zubeldiari.

Audio_placeholder

Galdeketen loraldia

Loading player...
Galderaren aurkezpen ekitaldia
Galderaren aurkezpen ekitaldia

Goierri eskualdean ekainaren 19an 70 mila biztanle bozkatzera deitu dituzte. Goierriko Gure Esku Dagoko Larraitz Zubeldiak aitortu digunez, "prozesua zaila bezain aberatsa izan da". Azken finean galdeketa adosteko bidean sentsibilitate ezberdinetako herritarrek hartu dute parte, eta "elkarri entzuteko aukera izan da urteetako hormak eraisteko". "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?" galdetuko zaie herritarrei. Bi hilabete pasatxo falta dira galdeketarako, eta bide horretan dituzten erronken berri eman digu goierritarrak.