Borroka ez da amaitu

Frackingaren kontrako plataformak ohartarazi du, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak aurki Espainiako gobernuaren helegitea onartu, eta EAEko Frakinga arautzen duen legea bertan behera geratuko dela. Mikel Oterok Lakuako gobernuari hori iristean helegitea jarri eta "bere esku dauden egitasmoak bertan behera uzteko" eskatu dio. Herritarrei aldiz, "adi" egoteko deia: borroka ez delako amaitu.

Audio_placeholder

Borroka ez da amaitu

Loading player...
Frakingaren kontrako taldeko bozeramaleak
Frakingaren kontrako taldeko bozeramaleak

100 mila sinaduratik gora bilduta aurkeztu zuen gasa fraktura hidraulikoaren bidez erauzteko teknikaren kontrako Herri Ekimen Legegilea pasaden urtean frackingaren kontrako plataformak. Gasteizko parlamentuak onartu zuen legeak modu orokorrean ez zuen debekatzen, baina ate asko ixten zizkion frackingari. Orain Espainiako Konstituzionalaren suspentsioa iristerako "prest egoteko" eskatu die Mikel Oterok erakundeei. Alde batetik helegitea jartzeko eta bestetik SHESA euskal hidrokarburoen sozietate publikoak aurreikusita dauzkan proiektuak bertan behera uzteko, "hori baita bermerik onena".