23:00etan: Muturreko soinuak Burdinola heavy metal irratsaioan

Muturrera okertzen hasia da Burdinola heavy metal irratsaioa. Nazioarteko nobedadeen artean, Alemaniako OBSCURA taldearen "Akróasis" diskoa izango dute protagonista. Era berean, Rotting Christ, Exmortus, The Resistance eta Brainstorm banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, ZTAH lapurtarren "Inorabidea" diskoa nabarmenduko dute, Cobra, Nik Khaos eta Can Of Worms taldeen doinu berriekin batera. Hitzordua, betiko moduan, 23:00etan!

.