"Jaurlaritzak eta EAJk langileok bigarren mailakotzat gaituzte"

Duela bi urte aurkeztu zuen Gasteizko parlamentuan ELAk, erakundeen kontratazioetan hitzarmen kolektiboak bete eta lan baldintza duinak bermatzeko Herri Ekimen Legegilea. Ordea, bi urte pasa dira eta PSEk eta EAJk "edukiz hustu" dutela salatu du ELAko Joseba Villarealek. "Langileen eskubideak bermatu ordez, hauek saldu eta kontratuak ahalik eta merkeen egiteko helburuz langileak utzi dituzte bazterrean EAJk eta Jaurlaritzak"

Audio_placeholder

"Jaurlaritzak eta EAJk langileok bigarren mailakotzat gaituzte"

Loading player...
Joseba Villareal eskubian eserita.
Joseba Villareal eskubian eserita.

ELAko negoziazio kolektiboko arduradun Joseba Villarealen irudiko, EAJk eta PSEk herri-administrazioen azpikontratetan diharduten milaka langileentzat "baldintza duinak bermatzeko aukera ukatu dute". Villarealek gehitu du, bi alderdi hauek "prekaritatearen aldeko hautua" egin dutela, lehiaketa publikoetan banatzen diren zerbitzuak "gero eta merkeago lortzearen truke".

Beste testu bat onartu dute EAJk eta PSEk. Ez zaio ELAko kideari onargarria iruditzen eurek aurkezturiko lege ekimenari boikota egin ondoren onartu duten testua. Izan ere, ez duela "aurrerapausorik suposatzen" esan du. EAJri eta Lakuako gobernuari esloganetan geratzea leporatu die.