90 urte Pyrenaicak, zorionak!

Bederatzi hamarkada bete ditu Pyrenaicak, euskal mendizaleen aldizkariak. 261 zenbaki kaleratu ditu, eta noski etapa ezberdinak bizi izan ditu. Mendiari hertsiki lotuta dagoen eta erredakzio batzordeko kide izan den Antxon Iturrizarekin ezagutu dugu Pyrenaica aldizkaria.

Audio_placeholder

90 urte Pyrenaicak, zorionak!

Loading player...
Azken Pyrenaicaren azala. 261. zenbakia.
Azken Pyrenaicaren azala. 261. zenbakia.

Lehen alea kaleratu zutenek ez zuketen pentsatuko 90 urtez kaleratuko zenik Pyrenaica aldizkaria, Euskal Herriko mendizaleen aldizkari preziatua. Antxon Iturrizaren arabera, "Pyrenaica euskal mendizaletasunaren historia bizia da. Pyrenaicak euskal mendizaleek egindakoa jasotzen du, eta euskal mendizaletasunaren historiarentzat ezinbestekoa da".