Indarkeria matxista zein maitasun erromantikoa, artea mugan eta telesailen amaierak

Ataria irratiko esatari Jon Miranda batu zaigu irratien tartera eta Tolosa aldeko kontuak nabarmendu dizkigu.

Audio_placeholder

Indarkeria matxista zein maitasun erromantikoa, artea mugan eta telesailen amaierak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Oihana Etxebarrietak 'Bilgune kontari'-ren azken alea errepasatu digu. Ondoren, Amelia Barkinek Txapa irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera. Elkarrizketaren tartean, Radiokulturakoek Oier Gil argazkilariarekin izandako solasaldia izan dugu entzungai. Gaizka Izagirrek umetako telesailen amaierak, nahiz Pixelen 20. urtemuga aipatu dizkigu. Amaitzeko, 'Beduino bat Karibe aldean' liburuaren aurkezpenaren berri izan dugu Bilbo Hiriakoei esker.