H-Eden taldea, biharko 'Gaur8' eta terrorea

Antxeta irratiko Maia Muruagak bihar Donostiako Victoria Eugenia antzokian arituko den H-Eden taldeko Maddi Zubeldiarekin hitz egin du. Amagoia Mujikak 'Gaur8' astekariaren biharko alea aurreratu digu.

Audio_placeholder

H-Eden taldea, biharko 'Gaur8' eta terrorea

Loading player...
zebra
zebra

Eguneko adierazpenetara, memoriaren inguruan Marian Beitialarrangoitiak Ataria irratikoei esandakoak ekarri ditugu. Bi astean behin bezala, Mikel Elorzak azken aldiko aktualitatearen errepaso kritikoa egin digu. Jarraian, Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin hitz egin dugu liburu txartela edo kultur bonoaen gisako eskaintzez. Amaitzeko, Txapa irratikoek Jardun euskara elkarteko Nerea Madariagarekin izandako solasaldia izan dugu entzungai.