Zer dakigu TTIP itunaz?

Ezer gutxi dakigu AEB eta Europar Batasuna sekretupean negoziatzen ari diren itun ekonomikoaz. Soilik filtrazioak ditugu, edota gisa horretako itunen erreferentziak. "Herrialde ezberdinetako legeen estandarizazio bidez, multinazionalen mesedetan jarriko dute legea" salatu du gurean Urtzi Ostolozaga LABeko kideak. Dirudienez, "gutxi batzuen poltsikoak herritarrak eta ingurumena odolustuz bete nahi dituzte".

Loading player...
TTIParen kontrako protesta
TTIParen kontrako protesta

Ez dirudi itun honek onurarik ekarriko dienik herritarrei. Ikusi besterik ez dago negoziazioetan parte hartu duten gehiengoak multinazionaleko buruak dira eta. "Negoziaketak gertutik jarraitu behar dira, eta lortzen den informazioarekin herritarrengana jo" aldarrikatu du Urtzi Ostolozaga LABeko kideak gurean. AEBk "munduko nagusitasuna zalantzan" ikusi eta munduko herrialdeekin, Errusia eta Txinaren kalterako itun ekonomikoak egin dituela ohartarazi du Ostolazagak. "AEBk Europako legediak bigundu eta multinazionalek irabaziak nahi dituzte lortu, horretarako berdin zaie jendarteari edota ingurumenari kalte egitea" gehitu du LABeko kideak. "Zerbitzu sozialak, elikagai transgenikoak, erregai fosilen ustiaketa, langileen prekarizazioa eta askoz gehiago" dagoela jokoan esan digu. "Estatuek multinazionalen kontra egiten badute gainera, estatuen gainetik legokeen epaitegi arbitrario" bat sortu nahi dutela kontatu digu. Ordea herritarren mobilizazioa da Ostolozagaren esanetan bidea, eta horren adibide jarri du besteak beste urriaren 24ean Bilbon egingo den "Alternatiben Herria" ekimena.