"Gure ardura da bertako altxorra eta basoa zaintzea"

Bosgarren Oinez Basoa martxan da Baztanen. Igandean ospatuko den Nafarroa Oinez festarekin lotuta Baztan ikastolarena izango da landatuko den hurrengo Oinez Basoa. 8.000 zuhaitz landatuko dituzte baso komunalean eta bi zuhaitz mota berezi berreskuratuz, xarma eta loroa. Baztango Oinez Basoko lan taldeko Manolo Lizardik eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
Aurtengo Oinez Basoaren eremuetako bat
Aurtengo Oinez Basoaren eremuetako bat

Baztan Ikastolarena Nafarroa Oinezek sortuko duen bosgarren basoa izango da, 2008an Oinez Basoa abian jarri zenetik. Arbizu, Tafalla, Tutera eta Zangozari hartuko die lekukoa Baztanek. Bideo honetan argi azaltzen da zein den ekimenaren filosofia eta helburuak. Aurten, baso komunalean landatuko dituzte zuhaitzak eta gainera bertako bi espezie berreskuratuko dituzte baita minditza arbolak hazteko toki berezia ere.