Aldarriaren biribilgunetik, erabakiaren irteerara

Herritarren konplizitateak landu, borondateak ehundu eta orain borondate hori nola gauzatu erabakitzeko Eskura izeneko hausnarketa abiatu du Gure Esku Dagok. Azaroaren 21ean herrietan jasotako ekarpenekin determinazioz erabakitzeko urratsak aukeztuko ditu dinamika herritarrak. Angel Oiarbidek gurean "aldarrikapenaren biribilgunetik erabakiaren irteera diseinatzeko fasean gaudela" esan du.

Loading player...
Eskura aurkezpena
Eskura aurkezpena

2014ko giza kate ikusgarriaren eta aurtengo hautetsontzi erraldoien ondotik, azken honetan iragarri bezala, definiziorako garaia iritsi da. Eta halaxe egiteko Eskura izeneko hausnarketa prozesua jarriko du martxan Gure Esku Dagok. Angel Oiarbidek Gakoa saioan esan du "bi urte hauetan zilegitasuna eta elkarlana sortu da eta ehuntzetik adostera, eta adostetik erabakitzera igaro behar da". Erabakiaren aroa ireki dela nabarmendu du, eta hala diote ere Euskal Herrian dauden herri batzordeek. Orain, "batzorde horiek adostasunera iritsi, galdera zein izango den definitu, eta notiz eta nola jorratu daitekeen jorratuko dute". Azpimarratu du "herritar mugimendua ez zela biribilgunean bueltaka aldarriak egiteko jaio, baizik eta irteera egokiena zein den definitu, eta hautetsontzietaraino bidea definitzeko". Guztien ekarpenak jaso, fusionatu eta Azaroaren 21ean pauso definitu eta sendoak aurkeztuko dituzte.