Gaur 23h: Esaera zahar bati erantzungo dio Burdinola heavy metal saioak

Nazioarteko nobedadeen artean, Kaliforniako The Faceless taldearen "Is Becoming a Ghost" diskoa izango dute protagonista. Era berean, No Return, Morbid Angel, Devangelic eta Cannibal Corpse banden berriena eskainiko dute.

Herriko Burdina atalean, berriz, Baionako Red Dead taldearen "Therapy of the Evil" diskoa nabarmenduko dute, Sepulchral eta Nemesis Occulta banden doinuekin batera. Metalzaleak tarteak osatuko du saioa. 23:00etan bat egin heavy metalarekin!

 
Burdinola
Burdinola

.