“Egunerokoan pizten diren su txikiek osatuko dute independentziara eramanen gaituen sugar handia”

Ernai eta Aitzina gazte erakundeetako dozenaka lagun prestaketa lanetan ari dira egunotan Igorren, bihar abiatuko den Gazte Akelarrean ehunka gazteei egitaraua oparoa eskaini asmoz.

Audio_placeholder

“Egunerokoan pizten diren su txikiek osatuko dute independentziara eramanen gaituen sugar handia”

Loading player...
gazte akelarrea
gazte akelarrea

Aurtengoa gainera berezia izango da, izan ere, martxa eta topagune arteko hitzordua izango da. Zornotzatik Igorrerako bidea egin ostean, bi egunez Igorren ehunka gaztek aldarrikapena eta parranda uztartuko dute. Igandean berriz, Aberri Egunaren ospakizunetan parte hartuko dute Gernikan eta Uztaritzen. Horretaz guztiaz hitz egin dugu Aitor Servier Aitzinako kidearekin.