Irrati epaiketa espainiar estatu inperialistari

Askapena erakunde internazionalistako bost kide epaituko dituzte urriaren 19an hasita Espainiako Auzitegi Nazionalean. Kriminalizazioari buelta eman eta epaiketa herritarra egin diote Espainiari, eguerdian Iruñean egindako 'Herriak libre' martxarekin.

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Haien dinamikarekin bat egin, eta irratsaio berezia osatu dugu gaur: Saharako egoeran Espainiak duen erantzukizunaz, euskal herritarron nahiaren aurka NATOren barnean egoteak duen eraginaz, Espainiak oraindik ere Latinoamerikan egiten duen zapalkuntzaz zein Espainia barneko nazio zapalduen egoeraz hitz egin dugu. Amaitzeko, Aritz Ganboa auzipetuari eman diogu hitza.