Xarlo Etxezaharreta (bi migratzaile ditu etxean): «Familian ikasia dugu, 7 ginen mahaian eta baziren beti 8 platera»

Igande arratsaldean Mamadou eta Alassane gazte migratzaileak atxilotu zituen Frantziako poliziak Hazparnen. 8 orduren buruan utzi zituzten aske baina 45 eguneko epean Estatu frantziarra uzteko aginduarekin. Kasi urte bete daramate Hazparne aldean, uztailetik Xarlo Etxezaharretaren etxean bizi dira. Azkar integratu dira herrian. Batak herriko futbol taldean jokatzen du, bestea euskaltegian dabil, eta biak ere frantsesa ikasten ari dira.

Audio_placeholder

Xarlo Etxezaharreta (bi migratzaile ditu etxean): «Familian ikasia dugu, 7 ginen mahaian eta baziren beti 8 platera»

Loading player...
Xarlo Etxezaharreta Mamadou eta Alassanekin komisaldegitik ateratzen, 8 orduz atxilotuak izan ostean
Xarlo Etxezaharreta Mamadou eta Alassanekin komisaldegitik ateratzen, 8 orduz atxilotuak izan ostean

.