Espainiako Gobernuaren agintea hartu eta espetxe politikan aldaketak egongo zirela iragarri zuen Pedro Sanchezen exekutiboak. «Udara pasa da eta espektatibak ez dira bete» salatu du Urtzi Errazkinek. «Egoera aldatzea premiazko zaigu» gehitu du. Urriaren 20an Donostian Sarek antolatu duen manifestazioan parte hartuko dute presoen senide eta lagunek, asteburu horretan ez dira kartzeletara joango, mobilizazioan egon nahi dutelako.