Poliki-poliki hasiko gara produktuen zerrenda eraberritzen. Luzez iraungo dute udako produktuek oraindik, batez ere negutegiei esker, hala nola, tomate, piper, berenjena edo itsas udare, kuiatxo, leka eta abarrek; baino ia udazken-negurako prestatzen hasi behar duguneko lehen seinaleak iristen hasiak dira. Babarruna, esate baterako, geroz eta gehiago dago eta bereziki beltzari begira dago jendea. Lierni Elortzak eman dizkigu xehetasun guztiak.