Bizipozaz, elkartasunaz eta auzolanaz blaituko dute Errenteria irailaren 29an

Irailaren 29an Bizipoza Jaia antolatu dute Errenterian. Bizipoza elkarteen elkartea dela esan genezake, behar bereziak dituzten haur eta familien elkarteek osatzen dute. Eguneroko lanari ikusgarritasuna eman eta sustatzen dituzten baloreen eskaparatea izango da Errenteria. Bizipozarekin, elkartasunarekin, auzolanarekin eta euskararekin egiten dute bat. Egiten duten lana euren beharrak asetzeko ez ezik, jendarte solidarioago bat eraikitzeko balio duela uste dute. Bizipoza Elkarteko kudeatzaile Leire Elizegi, Juneren Hegoak elkarteko Maite Gartzia eta Mindara elkarteko Erika Martinez izan dira gurean.

Audio_placeholder

Bizipozaz, elkartasunaz eta auzolanaz blaituko dute Errenteria irailaren 29an

Loading player...
Bizipoza Jaia Errenterian
Bizipoza Jaia Errenterian

.