[ANALISIA-Beñat Zaldua] «Urte zail baten ostean, gaurko Diada independentismoaren indar erakustaldi berria izan da»

Gaurkoan, Gakoa saioan, Kataluniako Diadari harreta bereziarekin begiratu nahi izan diogu eta horretarako, independentismoaren mobilizazio berri hau bertatik bertara jarraitu duen Beñat Zaldua GARAko kazetariarekin hitz egin dugu. Zalduaren hitzetan, «urte zail baten ostean, gaurko Diada independentismoaren indar erakustaldi berria izan da».

Audio_placeholder

[ANALISIA-Beñat Zaldua] «Urte zail baten ostean, gaurko Diada independentismoaren indar erakustaldi berria izan da»

Loading player...
Diada Bartzelonan 2018
Diada Bartzelonan 2018

Bartzelonako udaltzaingoaren arabera, gaurko manifestazioan milioi bat herritar inguruk parte hartu du, alegia, lehengo urteko kopuru berdinak. Euskal Herritarren presentzia ere nabarmena izan da gaur Bartzelonan. Bertan ziren, besteak beste, Independentistak sareko eta Gure Esku Dago ekimeneko ordezkariak.