Txirrita-ren bertsoak ere justiziaren jo-puntuan

Gaur, Karelean, bertsolaritza, historia eta aurkikuntza bat hartuko ditugu hizpide. Askok jakinen duzue, pasa den astean prentsak luze eta zabal jaso zuelako albistea. Kontua da bertsolaritzaren historiako pertsonaiarik garrantzitsuenetako baten (Jose Manuel Lujanbio Retegi, 'Txirrita') inguruko aurkikuntza interesgarriak egin dituela Mikel Taberna idazleak, eta horiek guztiak 'Bertsolari' aldizkariaren 110. alean azaldu ditu erreportaje batean.

Audio_placeholder

Txirrita-ren bertsoak ere justiziaren jo-puntuan

Loading player...
04/06.Txirrita1
04/06.Txirrita1

Legasako alkate ohiari buruz 1913an enkarguz jarritako bertsoengatik kondenatu zuten Ereñozuko bertsolaria 1916an, Iruñeko auzitegian. Ez zen gainera txantxetako zigorra izan. Pentsa, Guardia Zibila bere etxera joan zen arren, ez zuten sekula topatu. Horretaz guztiaz aritu gara gaur, Karelean saioan, aurkikuntzaren egilearekin, Mikel Tabernarekin.