Entzuten dugun musikak badu erlaziorik jaten dugunarekin?

Zerikua badu entzuten dugun musikak jaten dugunarekin? Galdera horri erantzun dio Nerea Segura nutrizionistak, eta erantzuna da bai. Musika klasikoa, funkya edo metala...zer eragiten digu bakoitzak? Zer jan nahi dugu musika bat edo bertze aditzerakoan? Adibidez, musika klasikoa dagoen jatetxe batean, karta emanez gero garestiena edo sofistikatuena aukeratuko dugu...

Audio_placeholder

Entzuten dugun musikak badu erlaziorik jaten dugunarekin?

Loading player...
sushi
sushi

Hauek Nerea Segurak proposatu dizkigun musikak. Entzun lehendabizi eta pentsatu zer jango zenuke musika horren erritmoan.

Gozoa edo sushia jateko nahia sortzen ditu doinu honek. Eta abeslaria emakumea izateak ere badu zerikusia...

Erritmo bizia du doinu honek, azkarrago jango dugu eta gainera gatza duten produktuak aukeratuko ditugu.

Oso onduta dauden produktuak eta pikateak jan nahiko ditugu musika mota honetak. Gauza gogorrak probatzeko nahia areagotuko zaigu meta/heavy/rock doinuekin. 

Horrelako musika goxoarekin pop/folk... zer jan? Patata!

Oso interesgarria da musikak gurean duen eragina.