Alex Gurrutxaga

Txirrita, zentsuratua

Txirritaren hainbat bertso zentsuratu zituen aparatu frankistak. Bi kasu, gutxienez, ezagunak ditugu: Antton Valverderi zentsuratu zizkioten bertsoak, eta Xabier Leteri ezabatuak.

Audio_placeholder

Txirrita, zentsuratua

Loading player...
talaiatik Alex Gurrutxaga
talaiatik Alex Gurrutxaga

Inork galde lezake zer arraio zegoen 1936an hil zen bertsolari batengan, 35 urte geroago zentsuratzeko modukoa. Ba, alde batetik, boterearen diskurtsoarentzat gatazkatsuak ziren gaiak zeuden; botereak bere diskurtsoa izaten baitu, eta ez baitu maite inork hura zalantzan jar dezan. Eta, beste alde batetik, badakigu euskal entzuleak, Valverderen edo Leteren ahotsean Txirritaren bertso zenbait entzuten zituenean, laster egiten zuela lotura, bigarren irakurketa bat eginez, gaia edo aldarrikapena entzuleak berak bizi zuen momentura ekarriz.

Zentsura kasu pare bat baizik ez dugu hizketagai, baina zentsura instituzionalaren eragina, Joan Mari Torrealdaik erakutsi digun bezala, ikaragarria izan da euskal kulturgintzan, eta ordaindu ezineko kaltea eragin du.