Zuberoako Gamere-Zihigan dago Etxeberriko karbia. XX.mendetik ikerketa zientifikoak egin dira eta 1950ean labar-arte garrantzitsua aurkitu zuten. Orain arteko ikerketek diotenez, Etxeberriko karbia ez zen gizakien bizilekua izan, kulturako eta errituak egiteko lekua izan zen. Hamarnaka animalia aurki ditzazkegu paretetan margotuta: bisonteak, zaldiak, basauntzak... Tamalez, urte askotan sartu den jendeagatik egoera txarrean daude margoak Oier Gorosabelen esanetan.