Testuen jabetzak egilearena izaten jarraitzen du, baina, Booktegiren bidez edonork eskura ditzake testuok, sortzaile nahiz irakurleek ezer ordaindu edo kobratu gabe. Web palataforma honetan dauden literatur testuen artean dago Aiphatu tenienteordea. Umorez kargaturiko eleberri laburra da, Tsarren Errusiako aristokraziaren eta militarren bizimoduari kritika egiten diona tonu parodikoan.