UEUk artizarra.eus izeneko plataforma berria aurkeztu zuen atzo. Euskal komunitate zientifikoaren informazioa kudeatu eta beste sektoreekin harremanak bideratzeko asmotan jarri dute abian sare soziala. Iñaki Alegria, UEUko zuzendari ohiak eta ekimenaren sustatzailearen ahotan jaso ditugu azalpenak.