Etna sumendia Sizilia uhartean aurkitzen da, itsasertzetik hurbil. Frantziako eta Inglaterrako geologoek, GPS neurketa zehatzak egin dituzte eta Etna sumendia pixkanaka itsaso aldera erortzen ari dela detektatu dute. Ebidentzia geologikoak eta laborategiko modalizazioak adierazten dute, aldapetan eraikitako sumendiak maldan behera labaintzen direla.