Lupulu zaporeko garagardoa egin dute lupulurik erabili gabe, garagardoa egiteko erabiltzen den legamia genetikoki eraldatuta. Lupulu-zaporea ematen duten bi molekula sortzen ditu eraldatutako legamiak. Garagardo egileentzat interesgarria izan liteke hau, lupulua garestia delako batetik eta bestetik, garagardoari ematen dion zaporea kontrolatzea ez delako erreza izaten.