Joan den astean, gosari aurkezpen bat egin zuten hainbat eragilerekin, 2017an hizkuntza politikek emandako emaitzak aztertzeko. Gainera, nabarmendu du ez dagoela hutsetik abiatu beharrik, iaz Donostian osatutako Hizkuzkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa baliagarria dela. 2018ra begira, aipaturiko jauzi kualitatiboa egiteko aukerak baliatu behar direla iruditzen zaio, horretarako, euskalgintzaren eta instituzioen arteko konplizitateak eraikita.