Hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa amaitu eta euskara normalizaziora hurbiltzeko politikak egiteko aukera aldarrikatu du. Berariaz, EAEren kasuari heldu dio, abian baita Gasteizko Legebiltzarrean autogobernu ponentzia. Horretan ari diren alderdiei herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak jasotzeko lege babesa eskatu die. Herritarrei, berriz, hori bermatzeko presio dinamikekin jarraitzeko deia egin die.