Gaineratu duenez, Quebeceko domeinua ere Kataluniakoari begira sortu zuten. Domeinu horren zuzendariarekin hitz egiteko aukera izan du eta Quebecekoek .eus domeinua eredutzat hartzen dutela aitortu dio. Han, kezkatuta omen daude alderdi politikoek eta erakunde publikoek bertako domeinuarekin duten jarreraz, ez baitute Quebeceko domeinua baliatzen.