"Batzuetan, hizkuntzaren hautuak adierazten du diskurtsoak berak baino gehiago"

Duintasunaz hausnartu du Karmelo Ayestak gurean. Uste du duintasuna gal daitekeela euskalduna izan eta parekoak euskaraz ulertu arren, erdara jotzen dugunean.

Audio_placeholder

"Batzuetan, hizkuntzaren hautuak adierazten du diskurtsoak berak baino gehiago"

Loading player...
Karmelo Ayesta
Karmelo Ayesta

Gaizka Garitano gizonezkoen Eibar futbol taldeko entrenatzaile zeneko pasadizkoa ekarri du gogora: euskaraz ari zelako kazetariak kexatu zitzaizkion Almerian. Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak espainiarrei zuzentzeko gaztelania baliatu zuen diskurtsoa ere nabarmendu du, Felipe VI Espainiako erregeari katalanez mintzatu zitzaiolako diskurtso hartan. Ayestaren iritziz, hori da duintasuna.