Besteak beste, ikasleak eraldaketarako iturri gisa irudikatu behar direla nabarmendu du, eta euskarak irakasle erraztaileak behar dituela, jabetzea eta erabilera animatuko dutenak, hain justu. Rodriguezen ustez, gainera, guztia ulertu behar da politikaren barnean, hizkuntza irakatsi eta ikastea ere bai. Ikasleei eskatuko zaien hori irakasleak praktikan jarri behar duela ere ekarri du gogora Rodriguezek, eskolak emateko moduak gizarte arauak aldatzen lagun dezakeelako.