Azaroaren 3tik 19ra bitartean, Gasteiz DA! Ahotsenea 10 urte izeneko erakusketa ikusgai egongo da. Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituen zikloan munduko hizkuntza eraiki ezagunenaz hitz egingo du Aitor Aranak, esperantoaz. Eta SolasAlean elkarrizketa irekien zikloan Aitziber Garmendiaren musika, objektu eta askari kuttunak ezagutzeko aukera izango dute. Oier Araolaza dantzariak neguko festen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz gogoeta egitera gonbidatuko ditu. Eta hilabete amaieran, Xabi San Sebastian bakarlaria, “Mursego” eta Harkaitz Canoren bisita izango dute.