Horren harira, euskararen alde edo aurka egiten dena hiztunen alde edo aurka egiten dena dela ekarri du gogora Peñak. Eta nabarmendu du medikuen euskalduntzeak gaixoekin eta haien familiekin ahalik eta ondoen komunikatzea ahalbidetzen duela. Gogora ekarri du mediku ona eta euskalduna ezin direla bereiztu, eta horregatik direla garrantzitsuak euskarazko osasun formazioak.