Hikako tratamendua ez da horren ohikoa adin alde handiko kideen arteko elkarrizketetan, ez behintzat, gazteek zaharrei hitz egiterakoan. Errespetu faltarekin lotzen bada ere, Artzelusek nabarmendu du Nafarroa Beherean ez dutela halakorik uste. Horrez gain, hikako tratamendua gogorra denaren ustea ere hedatua dago, eta geroz eta emakume gutxiagok erabiltzen dutela azaldu du. Erabiltzen dutenek akatsekin erabili arren, Artzelusek erabilera bera lehenetsi du.