Katalanek abian dute independentziarako bidea, eta uste du horrek ekarriko duela hizkuntzaren inguruko eztabaida ere. Baina harrituta dago oraindik gai horrek ez duelako esparru publikoan presentzia handirik. Badaki, ordea, akademia eta unibertsitate esparruko adituak ari direla horretaz hausnartzen. Egoera hori Euskal Herrira ekarrita, gaitzetsi egin du gurean euskara lehentasunen artean duen alderdi politikorik ez egotea.