Euskal Herriko euskararen erabilerari buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitza negatiboak ikusi eta ohartu baita kalean euskararen erabilera urria dela. Bihotzak minez esaten dio euskara beragan bizi-bizirik dagoela, egunero bizi baita euskaraz, goizetik gauera eta ametsetan ere bai, nahiz eta beste hizkuntza batzuk ere erabiltzen dituen.