Zigor Etxeburua eta Igor Goikolea solaskideak Katalunian izan ziren igandean. Hango bizipenak ekarri dizkigute, baita datozen egunetan izan daitezkeen mugimenduen inguruko hausnarketak. Gaurko greba egunak egin dezakeen presio eraginaren ondoren, orain arte bezala Kataluniak soinu askorik atera gabe baina urratsak ematen jarraituko duela uste dute. Aldiz Espainiako Estatuak betikoarekin erantzungo duela iritzi diote.