"Edozein erakunderen egitura eta arauek hiztunak euskaraz aritzea erraz dezakete, edo ez"

Abuztuan Jose Mari Mujikak hedabideetara igorritako gutuna gustura irakurri du Euskaltzaleon Topaguneko Iker Martinez de Lagosek.

Audio_placeholder

"Edozein erakunderen egitura eta arauek hiztunak euskaraz aritzea erraz dezakete, edo ez"

Loading player...
Iker Martinez de Lagos
Iker Martinez de Lagos

Hizkuntzen kale erabilera neurketaz egindako analisietan ardura ez ote den hiztunen gainean soilik uzten irakurri baitu bertan. Beste eztabaida batzuen oinarrian ageri diren puntuak ere topatu ditu eskutitzean. Izan ere, Martinez de Lagosi iruditzen zaio hizkuntza ohituretan eragin handia duela testuinguruak, baita horretan era guztietako erakundeek sekulako garrantzia dutela ere. Hargatik, entitateen funtzionamenduan dauden inertziak irauli behar direla uste du.