Txori Barrote konpartsako Ibairentzat Bilboko Aste Nagusiko "ordu guztiak dira aprobetsatzekoak". Pentsa, lo egiten duenean ere "zerbait galtzen" ari denaren sentsazioa du. Ostiralean egiten duten presoen aldeko bazkaria aipatu digu konpartsako une berezietako bat. Sortzetik bertatik, euskal preso eta iheslariei zein euren ingurukoei elkartasuna adierazteko konpartsa da Txori Barrote. Bestetik, Hontzak konpartsatik ertzainek "dekorazioa" kendu izana salatu du.