Gaurkoan Leitzaraino etorri gara, mendi-artera, eta zehazkiago esatearren Gorrittenea baserriraino. Akaso, horrela esanda gehientsuenek ez duzue ezagutuko, baina Euskal Herriko harri-jasotzailerik ospatsuenaren baserria da hau, Iñaki Perurenarena. Eta honaino etorri gara, Peru-Harri museoa irrati-bidez erakusi nahi genizuelako. Iritsi eta berehala bisitariak bistaratzen duena ikusgarria da, edo hobe esanda, harrigarria.