Musika ardatz duten 3 filme proiektatuko dituzte, jatorrizko bertsioan eta euskaraz azpititulatuta. Eta uda aipatuta, 'Gasteiztarrak Arraun The World' udako argazki-hizki lehiaketa ere ezin aipatu gabe utzi. Zizta, GEU eta Sarburu euskara elkarteen laguntzarekin antolatu dute Oihaneder Euskararen Etxeko eta Gauekoakeko lagunek elkarlanean. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Udazkenean saritutako argazkiekin erakusketa egingo dute Oihanederren bertan.