Horregatik aipatu du kontsumitzaile kontzientea. Iruditzen zaiolako kontsumo arduratsuak badituela bere argi ilunak, besteak beste, norbanakoari botere gehiegi ematen diola uste du. Kontsumo kontzienteak, ordea, lupa kolektiboan jartzeko aukera ematen omen du. Eta kontzienteki egiten den kontsumo horretan, euskarak lekua izan dezala aldarrikatu du Rodriguezek.